Lesakan

Lesakan

Pasa den asteartean (2012/2/19) Lesakara joateko aukera izan nuen, Irain eskolara, zehatzagoa izateko orain dela gutxi estreinatutako Iraintxo liburutegi-mediatekan. Bi hitzaldi ematera, bat umeentzako eta bestea nagusientzako. Han topatutakoak ezin ahazteko harrera eman zidaten. Zelako poza hango umeak Nurren liburuekin ikustea, beraien galderak erantzutea eta elkarrekin barre egin izana!

Geroago, nagusientzako hitzaldian, poztasun berria horrenbeste pertsona gure lur zaharren inguruko istorioak entzutera etorri izana. Zaharren garaietan beheko suaren ondoan kontatzen ziren istorioak, euskal jakintzaren betiko transmisio bidean, gaurkoratuak Lesakako eskola publikoan.

Zer ondo pasatu nuen Lesakan, herri nafar, zahar eta ederrean! Bere kaleetatik paseatzea eta bere eraikin sinestezinak begiestea plazerra izan zen bistarako eta taupadak bere euskal sustraiengatik egiten dituen bihotz honetarako.
Eskerrik asko Lesaka zure harreragatik!

Dejar un comentario