Kristalezko bola berezi bat – Estibalitz Jalón ilustradorea

Matildari asko gustatzen zitzaizkion kristalezko bolak, kanikak bezelakoak diren bola horiek, baino lodiagoak, eta barruan beste kolore bateko burbuila bat, edo landare baten antzeko gauza bat izaten dutenak.
Badira kristalezko bola batzuk barruan etxe txiki bat edo Eguberrietako zuhaitz bat daukatena, eta elurra mugitu egiten da bolari eragiten badiozu. Haiek ziren Matildari gehiena gustatzen zitzaizkionak.
Matildak bazuen bat bere izeba Lorek opiritu ziona, etxe txiki bat zeukan bat. Gau-mahiaren gainean edukitzen zuen, eta egunero, esnatzen zenean, mugitu egiten zuen, eta elurra berriz pausatzen ez zen arte ez zen ohetik altxatzen.

Dejar un comentario